XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

22. AZKEN APARIAN JOSU`K EGIN ZUNA BERA OSPATZEN DEGU MEZATAN

Azken Aparian, Ikasleekin maiean zegoela, Josu-k: Ogia artu, Aita Jainkoa-ri eskerrak eman, zatitu eta ikasleeri eman zien esanaz: Ar zazute ta jan guziok ontatik au nere Gorputza da ta zuentzat emango dana.

Era berean, apalondoan, kaliza artu, eta berriz ere eskerrak emanez esan zien bere ikasleeri: Ar zazute eta edan guztiok ontatik, au nere odolaren kaliza da ta Itun Berri ta betikoaren odola zuentzat eta guztientzat pekatuak barkatzeko ixuriko dana.

Egizute au nere oroigarri.

Meza Josu`ren oroigarria da

Zer egin zun Josu-k, Azken Aparian?.

Azken Aparian Josu-k, ogia artu-ta, au esan zun: Artu-ta jan zazute, au nere gorputza da.

Gero ardo ta kaliza artu-ta: Artu ta edan zazute guziok, au nere odolaren kaliza da ta.